Txisteak
Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.
Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.
Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.
_______________________________________________________________________________________
Maisuak Jaimitori galdetu dio:
Jaimito zenbat dira bi gehi bi?
Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!
_____________________________________________________________________________________________
Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio
Nire senarra aingeru bat da.
Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.
_________________________________________________________________________________________________
Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du:
Ba al daukazue azido azetil salizilikoa?
Aspirina, esan nahi duzu, ez?
A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.
____________________________________________________________________________________________
Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari:
Emango didazu izozki bat mesedez?
Zer zaporezkoa?
Berdin zait, erori egingo zait.
___________________________________________________________________________________________________
Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:
Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio:
Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu denean berriro esan dio:
Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio.
Hurrengo egunean indioa sartu da esanez.
Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.
_________________________________________________________________________________________________
Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
PPPPPRRRRRRRRR!
Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
Ipurdian?
Ez, gizona, sudurrean.
__________________________________________________________________________________________________
Errepidean, bihurgune arriskutsu bat dago, eta bertatik ez da inor pasatzen. Ezustean, bi moja agertu dira motorrean eta bihurgunetik pasatu dira. Bihurgune aurrean dagoen poliziak, hor esan die:
-Nolatan pasatu zarete bihurgunetik?
-Jesus gurekin delako – esan dio moja batek.
-Orduan isuna ipiniko dizuet, motorrean hiru joateagatik–, esan die poliziak.
__________________________________________________________________________________________
-Aita! Zuk bronka botako zenioke ezer egiten ez duen mutil bati?
-Ez!, erantzun du aitak.
-Orduan lasai esango dizut: ez ditudala etxeko lanak egin!
____________________________________________________________________________________________________
Zein izena dute Txinako hiru pertsona pobreenek?
-Txinlu, Txinagua eta Txingas.



Escribe un comentario